Leartiker MARKINA-XEMEINen (Bizkaia) kokatutako Zentro Teknologiko bat gara. Elikagaien Teknologia eta Polimeroen Teknologia gure bi espezializazioekin, enpresa ehunari balioa ematen diogu gure I+G+B jardueraren eta horren transferentzia egokiaren bitartez. Basque Research Technology Alliance (BRTA) aliantza teknologikoko kide gara eta Foku Anitzeko Zentro Teknologiko gisa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide ere bagara. EAEko lehen enpresa taldea eta munduko kooperatiba handiena den MONDRAGON korporazioko kooperatiba ereduan oinarritutako irabazi asmorik gabeko zentro teknologiko bat gara.
Gure ikerketa- eta transferentzia-jarduera bi teknologia nagusitan banatzen ditugun lau espezializazio teknologiko handitan garatzen dugu:
Elikagaien Teknologiaren esparruan, Esneki Zentroa eta Elikagaien Diseinua espezializazioetan lan egiten dugu, lehenengoa, EAEko lehenengo esneki zentroa, gazta eta esneki berriak garatzera bideratuta eta bigarrena, landare- edo animalia-jatorriko lehengaietatik abiatuta ideiatik hasi eta merkaturatu arte produktu osasungarri eta jasangarri berriak garatzen dituena,.
Polimeroen Teknologian, Osasuna eta Garraio Jasangarria espezializazio teknologikoak ditugu. Osasunaren esparruan, gailu medikoetan erabiltzeko material polimeriko biobateragarri berriak garatzen ditugu, eta, Garraio Jasangarriaren kasuan egitura polimeriko arinak, fidagarriak eta isilak garatzen ditugu, eta haien portaera aurreikusten dugu digitalizazio-tekniken bitartez.
Talentua beti lehen postuan. Pertsonak zarete gure baliorik handiena eta zuen talentuak mugitzen du gure egunerokoa. Horregatik, Leartikerren talentua garatzen dugu. Hazten ari garen familia txiki bat gara... Eta proiektu zoragarri honen parte diren Pertsonen garapenerako Leartiker munduko lekurik onena izan dadin egiten dugu lan.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin eta beka bat ematen da Ikertalent programaren bidez, teknologoen prestakuntza sustatzeko, Leartiker Elikagaien Teknologiaren Elikagaien Diseinuaren Arloan sartuta.
Espezializazio honetan, ideiatik merkatura, landare zein animalia jatorriko tokiko lehengaiekin balio erantsia duten produktu osasungarri eta jasangarri berriak garatzen ditugu.
Horretarako, ezagutza bi arlo espezifikotan garatzen dugu:
Arlo horiekin lotutako proiektuek kontrol analitiko bat behar dute (a) garatutako produktu berrien ezaugarriak zehazteko, (b) lortutako produktuen kalitatea zehazteko, (c) elikagaien segurtasuna bermatzeko eta (e) elikagai berrien ezaugarri osasungarriak ebaluatzeko.
Zeregin hauetan parte hartuko duzu:
Guzti honekin hurrengoa lortuko duzu:
Horrez gain, Leartikerren bidez hurrengoa lortuko duzu:
Gurekin garatzearen onurak:
Berrikuntza eredu ireki batean oinarrituta, Leartiker proiektua elkarlanean eraiki genuen, ezagutza balio erantsi bihurtuz, dibertsifikazio-prozesuak erraztuz eta lanpostu berriak sortuz.
Leartiker proiektuaren kide izateaz harro dauden pertsonen taldea gara. Sentitzen al duzu LEARTIKER ZIRRARA?
Beka hau eskuratu ahal izango duzu baldin eta...