Leartiker MARKINA-XEMEINen (Bizkaia) kokatutako Zentro Teknologiko bat gara. Elikagaien Teknologia eta Polimeroen Teknologia gure bi espezializazioekin, enpresa ehunari balioa ematen diogu gure I+G+B jardueraren eta horren transferentzia egokiaren bitartez. Basque Research Technology Alliance (BRTA) aliantza teknologikoko kide gara eta Foku Anitzeko Zentro Teknologiko gisa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide ere bagara. EAEko lehen enpresa taldea eta munduko kooperatiba handiena den MONDRAGON korporazioko kooperatiba ereduan oinarritutako irabazi asmorik gabeko zentro teknologiko bat gara.
Gure ikerketa- eta transferentzia-jarduera bi teknologia nagusitan banatzen ditugun lau espezializazio teknologiko handitan garatzen dugu:
Elikagaien Teknologiaren esparruan, Esneki Zentroa eta Elikagaien Diseinua espezializazioetan lan egiten dugu, lehenengoa, EAEko lehenengo esneki zentroa, gazta eta esneki berriak garatzera bideratuta eta bigarrena, landare- edo animalia-jatorriko lehengaietatik abiatuta ideiatik hasi eta merkaturatu arte produktu osasungarri eta jasangarri berriak garatzen dituena,.
Polimeroen Teknologian, Osasuna eta Garraio Jasangarria espezializazio teknologikoak ditugu. Osasunaren esparruan, gailu medikoetan erabiltzeko material polimeriko biobateragarri berriak garatzen ditugu, eta, Garraio Jasangarriaren kasuan egitura polimeriko arinak, fidagarriak eta isilak garatzen ditugu, eta haien portaera aurreikusten dugu digitalizazio-tekniken bitartez.
Talentua beti lehen postuan. Pertsonak zarete gure baliorik handiena eta zuen talentuak mugitzen du gure egunerokoa. Horregatik, Leartikerren talentua garatzen dugu. Hazten ari garen familia txiki bat gara... Eta proiektu zoragarri honen parte diren Pertsonen garapenerako Leartiker munduko lekurik onena izan dadin egiten dugu lan.
Leartikerren hazten jarraitzen dugu...
Lantalde honen parte izateko